XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santa Ana egunian
jun giñan emendik,
amarretako trenan
martxa Andoaindik,
gero Elizondora
kotxian Irundik,
ardit bat bakarrikan
eman gabetandik,
alako gizonik
iñun bizi zanik
ez nuben uste nik
ain prestu ta onik,
guretzat ez da izan
iñun oraindik.

Lekaroz-ko seme bat
bera Martin Plaza,
zierto badakit nik
eztala eskasa,
pruebetan eman nion
formalaren traza,
aren bitartez gera
Elizondora pasa,
izan degu gauza
izugarri lasa,
ark daukan frankeza
neurtzen ezta erreza,
berriz ere nai badu
abisa beza.